XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.2. Sistema ingelesa.

Neurketa sistema honetan erabiltzen den luzera unitatea hatza da.

Ingelesez inch idazten da.

Neurri bat hatzetan ipinita dagoela jakin arazteko bi koma ttiki ('') ipiniko dira zenbakiaren gainean eskuin aldetik.

Adibidea: Lima hau 5 hatzekoa da.

5'' idazten da.

Hatza, zati berdinetan zatituta dago, bakoitzari hatz zatiki deitzen zaiolarik.

Gehien erabiltzen diren hatz zatikiak, hatza zenbaki hauetaz zatituta ateratzen dira: 2, 4, 8, 16, 32, 64 etab.

Beren idazkera, zatikiak bezalakoa izango da, izendatzailean zenbaki hauetako bat jarriz eta zenbakitzailean zenbaki inpare bat: Adibideak: Ongi daude esaldi hauk: Torlojo hau 1 /2 '' koa da (hatz erdi irakurtzen da).

Tutu honek 3 /4 '' eko diametroa du (hiru laurden irakurtzen da).

Azkoin hau 5 /16 '' ekoa da (bost hamaseiren irakurtzen da).

Esaldi hauk ez dira zuzenak: Torlojo hau 2 /4 '' ekoa da.

Tutu honek, 6 /8 '' eko diametroa du.

Azkoin hau 1 /32 '' ekoa da.

Neurketa tresna batzuk, milimetrotan zatituta egon arren, hatz zatikitan ere graduatuta egoten dira.

2.3. Sistema batetik besterako aldaketa.

Industrialki hatz batek milimetrotan duen baliokidetasuna hau da: 1 " = 25, 4 mm.

Beraz, sistema batetik bestera aldatzea nahi badugu arau sinple eta zuzena egitea besterik ez dugu:
1 " -- -- 25,4 mm.
A " -- -- B mm.

Normalena, sistema ingelesetik sistema metrikora aldatzea izaten da.

Adibideak: Lima baten neurria 5 " bada, milimetrotan honela ipiniko da: 5 x 25,4 = 127 mm.

- Torlojo baten diametroa 3 /4 " bada, bere neurria milimetrotan honela ipiniko da: 3 /4 x 25,4 = 3 x 25,4 : 4 = 19,05 mm.

- Tutu baten barne diametroa 5 3 /16 " bada, bere neurria milimetrotan honela lortuko da: . Beraz: .

3. MAGNITUDE ANGELUARREN NEURRI UNITATEAK.

Zirkunferentzia lau zati berdinetan zatitzen da, lau angelu zuzen lortzen ditugularik.

Bestalde, angelu zuzena 90 zati berdinetan zatitzen badugu, zati hauetako bakoitza gradu sexagesimal bat izango da.

Gradu sexagesimala, lantegitako angeluak neurtzeko unitatea da.

Beraz, angelu zuzenak 90ampdeg; sexagesimal ditu eta zirkunferentziak 360ampdeg; sexagesimal.

GRADUAK bi azpianizkoitz ditu: minutua= 1 /60 gradu eta segundua = 1 /60 minutu.

Beraz: gradua = 60 minutu honela idatziko da 1.ampdeg; = 60' minutua = 60 segundu honela idatziko da. 1' = 60 ".

Angeluak neurtzeko sistema honi sexagesimala deitzen zaio, unitateak 60tik 60ra aldatzen direlako.

Sistema hau erabiliena delako, angelu neurketa guztiak sistema honetan oinharrituko dira.

Angelu bat irakurtzerakoan 30 gradu, 40 minutu eta 52 segundu esaten bada, honela idatziko da: 30ampdeg; 40' 52 ".